Síguenos en

Sinatu eskaera

Lagundu gaitzazu egoera aldatzen

Firmar petición

Manifiesto

I. Federación de Entidades con Proyectos y Pisos Asistidos (FEPA)ak Espainia osoko 68 entitate biltzen ditu, eta bere egitekoa familiaren laguntzarik ez duten eta emantzipazio prozesuan dauden gazteentzako askatasuna eta aukera berdintasuna sustatzea da. Batez ere tutoretzapeko eta tutoretzapeko ohien artean.

II. Adin nagusitasuna betetzean, babes-sistemaren parte izan den edozein gazte, nazionala edo atzerrikoa izanik, emantzipatzera behartuta egongo da bai edo bai, familiaren laguntza faltan izanik. Gutxi batzuk dira tokia topatzen dutenak emantzipaziorako baliabideetan. Atzerriko jatorria duten gazteen kasuan, hutsera egindako jauzia are handiagoa da: ia ezinezkoak diren baldintzak dituzten baimenak (lana, bizilekua) behar dituztelako. 18 urterekin, astean 40 ordu urte beteko  kontratu batekin soilik lan egin dezakete. Hau lortzen ez badute, bizilekua irabazi asmorik gabekoa izango da soilik, lanerako eskubiderik gabe.

III. Auzitegi Gorenak eman berri duen epaian gauzak asko zaildu dizkio atzerriko tutoretzapeko ohiei: hemendik aurrera irabazi asmorik gabeko bizilekua berritzeko euren bizimodurako baliabideak frogatzea eskatuko zaie. Haiz zuzen ere,  Ondorio Askotariko Errentaren Adierazle Publikoaren (OAEAP) %100 izatea eskatuko zaie, hau da hilean 537.84 euroko errenta jasotzea lehenengo berritzeetarako; eta %400ekoa (2151 euro) hurrengoetarako. Bizimodurako baliabide hauek, ezin izango dira prestazio publikoetatik ezta gizarte laguntzetatik etorri. 

IV. Kolektiboaren baldintza zehatzak ez dira kontuan hartzen, eta pertsona horiek egoera bideraezin batera bultzatzen dituzte: bizimodurako baliabideak izatea eskatzen dute bizitzeko baimena izan dezaten lan baimenik gabe, hau da, diru sarrera barik.

V. Gazte hauek, halabeharrez, irregulartasun egoeran egongo dira. Gainera, ez dute izango aukerarik sozialki edo profesionalki integratuak egoteko. Zaugarritasun bizitzara kondenatuak daude, baliabide eta aukera gabe. Egoera honek, seguru asko, marjinazio, arbuio, xenofobia…arazoak sortuko ditu, eta horren irtenbidea beti izango da zailagoa eskubide osoko herritar bihurtzeko inbertitzea baino. 

VI. Beraz, indarrean dagoen legeriak atzerritarren baldintza tutoretzapeko ohikoen aurretik jartzen du, atzerritarren gaineko legeek haurren babeserako legeen kontra egiten dutelako. Hau da, tutoretzapeko ohiko gazteen eskubideak zerotan uzten dituzte, bide gabeko kale batera eramanez.

VII. Hori dela eta, babes sistematik igaro diren atzerriko jatorriko gazteei aitortutako eskubideetan atzerapen larria suposatzen duen atzerritarren legeari gure arbuiorik kementsuena ADIERAZTEN diogu.Lege honek adingabeak babesteko legekin konfrontazio bat sortzen du, besteak beste, Espainiak berretsitako nazioarteko itunekin, hala nola, Haurren Eskubideei buruzko NBEren Hitzarmena.

VII. Eta Immigrazio Legearen Araudiaren 196, 197 eta 198 artikuluen erreforma ESKATZEN DUGU atzerriko jatorria duten gazteek bizitza duina izateko eskubideak izan ditzaten aukera ezartzeko.

Aukera berdintasuna
“non jaio zaren” kontuan ez izateko
Autonomia eta emantzipazioa
Autonomia eta emantzipazioa
Lan sareak
lankidetza eta konpromisoa
Irudikapena eta ezagutza
irudikatzen duen ahots bat

Sinatu eskaera

Lagundu gaitzazu egoera aldatzen

Sinatu eskaera

+0

Entitateak

+0

2019an zaindutako gazteak

0%

Atzerritarrak

This message is only visible to admins.

Problem displaying Facebook posts.
Click to show error

Error: Server configuration issue